estás leyendo...
Eventos

IKASTOLAK KURDISTANEN

Ikastolas Kurdistan

Diyarbakirgo Ferzad Kemanger eskola. Ipar Kurdistango hiriburuan kurdueraz ari diren bost eskola daude

Fuente: Berria, Ostirala, 2015eko Abenduaren 11
Egilea: Kristina Berasain

Dibistane Azad izena daukate ikastolek Ipar Kurdistanen. Eskola Askeak. Ama hizkuntza debekatua duen estaturik gabeko nazio handienean, ume koskorrak kurdueraz mintzatzen hasi dira. Mintzatzen eta ikasten. Duela gutxira arte pentsaezina zen halakorik klandestinitatean kurduerari eutsi diotenentzat, edo jadanik, asimilazio politiken ondorioz, hizkuntza guztiz galdua dutenentzat. Diyarbakir hiriburuan, bi milioi pertsonako hirian, jada bost eskola daude martxan. Ferzad Kemanger izena darama horietako batek; Iranek urkatutako irakasle kurduaren omenez.

Ipar Kurdistanen iaz zabaldutako aurreneko hiru eskoletako bat da Ferzad Kemanger. Ikasturte honetan, urrats sendoago bat egin, eta lehen hezkuntzako beste 11 ikastola jarri dituzte martxan. Hakkarin, Sirnaken, Mardinen, Cizren, Yuksekovan… Guztira 750 ikasle ari dira bertan kurdueraz ikasten.

Mehmet Serif Derincek dio «legez kanpokoak» direla eskolak, «baldintza gogorretan» ari direla, baina, hala ere, «zabalik» daudela; «Behin baino gehiagotan itxi dituzte, eta guk berriz zabaldu ditugu; irakasleak ere atxilotu izan dituzte, baina hor jarraitzen dugu: bizirik». Diyarbakirgo Udaleko hizkuntza eta hezkuntza arduradunak azaldu du udalek ez daukatela eskumenik hezkuntzaren alorrean, baina egungo statu quo-aren gabeziak baliatuz, beren kabuz jarri dituztela martxan eskolak. HDP Herriaren Alderdi Demokratikoak mila bat udalerri eskuratu zituen udal bozetan eta, mugen gainetik, autonomia horri esker ari dira kurduera hezkuntza sisteman txertatzen.

Haur hezkuntzan beste zirrikitu bat bilatu dute; izan ere, estatuak ez du sei urte arteko haurrentzat hezkuntza aurreikusten; hortaz, haurtzaindegi modukoetan ere kurdueraz irakasteari ekin diote. Horietan mila bat ume daude.

Mehmet Serif Derince Euskal Herrian da egunotan beste lau lagun kurdurekin batera, guztiak hizkuntza eta hezkuntzaren alorrean lan egiten duten erakundeetako ordezkariak: Ali Erdemirci, Yusuf Emmioglu, Osman Yilmaz eta Seyhmus Onal. Garabide elkarteak gonbidatuta izan dira egunotan gure artean, bertako eragile eta erakundeekin esperientziak trukatu eta elkarren arteko zubiak eraikitzeko.

Asimilazio politika

«Gure artean kurdueraz aritzea salbuespena da». Halaxe dio Serifek. Ezen Ipar Kurdistanen herritarren %20 eta %25en artean soilik mintzatzen dira gaur egun kurdueraz. Turkiaren asimilazio politika zenbaterainokoa izan den ulertzeko adibide bat jarri du: «Hemen gauden bost lagunok kurduak gara, baina bakar batek ez du izen kurdurik». Azken urteetan hasi dira seme-alabei izen kurduak jartzen, hala nola izenak kurmanjieraz idazten; alfabeto latinoan eta ez arabiarrean.

Kurmanjiera eta soraniera dira kurdueraren aldaera nagusiak. Turkian eta Sirian kurmanjiera da nagusi, alfabeto latinoz idazten dena. Soraniera, berriz, arabiar alfabetoz idazten da, eta Iraken eta Iranen hitz egiten da. Zazaki, kermanshahi eta laki aldaerak ere baditu kurduerak, eta bost aldaera horietako bakoitzak azpi-aldaerak.

Turkian eta Sirian, ildo horretan, aurrerapauso handiak eman dituzte azken hamabost urteotan estandarizazioaren bidean. Ciladat Bedirxan intelektual kurduak 1932an erabilitako alfabeto latinoa da erreferentea gramatikaren alorrean, eta, jada eleberriak, testu liburuak, gramatika liburuak eta hiztegiak argitaratu dituzte.

Bedirxanek Hawar kurduerazko aurreneko egunkaria sortu zuen, eta, hamarkadetako isiltasunaren ostean, haren lekuko hartu zuen Azadiya Weelat-ek. Seyhmus Onalek Kurdistango PEN Klubeko ordezkariak egunkari horretan idazten du: «Askotan itxi dute egunkaria, zuzendaria kartzelatu eta kazetariak atxilotu». Asteazkenean bertan kazetari bat atxilotu zutela dio.

Telebista ere badute: Zarok. Umeek kurduerazko marrazki bizidunak ikus ditzakete hor.

Errefuxiatu guneak

Asimilazio politika, baina, ez dute soilik iparraldeko kurduek ezagutu. Rojavan ere sistematikoa izan zen. Baath alderdiak duela 50 urte boterea eskuratu zuenetik etengabea izan da kurduen kontrako jazarpena, oinarrizko eskubideak ukatzeraino; bozkatzearena, ondasunak erostearena edo nortasun agiria izatearena. Erroldatik kanpo utzi zituzten 1962an 300.000 ajanib-ak (atzerritar).

Erregimenaren kontrako gerrak, baina, egoera irauli du, eta han gertatzen ari dena ikusminaz eta arretaz erreparatzen diote iparraldeko kurduek, estaturik gabeko gizarte batean eskualde autonomoak eratu baitituzte, eta eredu hori erreferentziazkoa dute.

Afrin, Kobane eta Jaziran kurdueraz ikasten ari dira haurrak. Ipar Kurdistanen babestu direnek ere ama hizkuntzan jasotzen dituzte eskolak, errefuxiatu gunetan, belaki zuri baten azpian. Kobanen gurasoak borrokan zituzten bitartean, iparraldeko ikastoletan jaso zituzten hegoaldeko haur kurduak. Fezman Kemanger eskolan, esaterako, borroka kurduaren ikur bihurtu den hiriko 50 haur daude.

Rojavan identitate kurduaren kontrako jazarpena izugarria izan bada ere hizkuntzaren transmisioari hobeto eutsi diotela dio Serifek. Irakeko Kurdistanen, berriz, kurduera egun hizkuntza ofiziala dela. «Iranen hertsiagoa da egoera».

Kurdistan zatituta dagoen lau eremuetan, bada, zeharo ezberdina da errealitatea; Ipar, Hego eta Mendebaldeko Kurdistango «kurdueraren ekintzaileak» jada elkarlanean ari dira. «Errepresioa dagoen bitartean, erresistentzia egingo dugu, baita hizkuntzaren bidez». Kultur iraultza bidean da.

Anuncios

Comentarios

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

#StopErdogan

CONFERENCIA 2017 DESAFIANDO A LA MODERNIDAD CAPITALISTA

CONFERENCIA 2017 DESAFIANDO A LA MODERNIDAD CAPITALISTA

INTERNAZIONALISMOAREKIN BAT

Síguenos en Twitter

DATATIK SARRERAK

diciembre 2015
L M X J V S D
« Nov   Ene »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Blogen datu estatistikoak

  • 92,910 ikusiak

Introduce tu dirección de correo electrónico para seguir este Blog y recibir las notificaciones de las nuevas publicaciones en tu buzón de correo electrónico.

Únete a otros 719 seguidores

A %d blogueros les gusta esto: