«Raqqa konkistatzeari dagokionean kontua da ez dagoela Bachar Al-Assad eta bere armadaren beharrik. Behar den gauza bakarra da kurduek aurrera egiteko moduko armamentua izatea. Izan ere, 27 Km eskasera daude»
(…) «Guk dugun arazoa da turkiarrek horixe egitea debekatzen dutela. Raqqa-ko hiria berehalakoan eror daiteke eta behar den bakarra da kurduei hegazkinen aurkako eta bereziki tankeen aurkako armamentua ematea».
(…) «Gaur egun han borrokan ari direnak ez ditugu mendebaldetik behar bezala babesten eta gainera NATO-ko Turkiak bonbardatu egin ditu Siriako borrokalari kurduak azken hilabeteotan»
(…) «Ez nuke nahi Historia errepikatzerik eta herri kurdua berriro ere ahaztuta gelditzea, bera denean militarki nahiz sozialki borroka sutsuan diharduena» (…)
Bestalde Dray jaunak Turkia eta EI-ren arteko harreman ilunak aipatu ditu: » Hilabeteak dira gauza jakina dela Turkia dagoela Daech-en petroleo salmentaren bihotzean. Daech-ek saltzen duen petroleoaren bi herenak Turkiara eramaten dira eta errejimenaren ordezkari oso esanguratsuak agertzen dira nahastuta petroleo trafiko honetan. Beraz, benetako arazoa Turkia bera baino gehiago, Erdoganen gobernua da».
Fuente: Institute Kurde de Paris