estás leyendo...
Eventos

“EMAITZAK ULERTZEKO, IZUA HARTU BEHAR DA AINTZAKOTZAT”

EVREN ÇEVIK – HDP- ko atzerri gaietarako arduraduna
BERRIA egunkarian 2015eko azaroaren 3an argitaratua
Elarrizketaren egilea: Kristina Berasain

Evren Cevik

Evren Cevik

Herriaren Alderdi Demokratikoko Atzerri gaietako arduradunak dio jazarpena etengabea izan dela kanpainan eta bozen egunean ere irregulartasunak izan direla. Ikerketa bat egin behar dela aldarrikatu du.
HDP Herriaren Alderdi Demokratikoko Atzerri Gaietarako arduraduna da Evren Çevik (Sirnak, Ipar Kurdistan,1981). Turkiako hauteskundeen biharamunean erantzun ditu galderak, telefonoz, Ankaratik. Turkiako hiriburuan urriaren 10ean izandako atentatuaren lekukoa izan zen: “Inoizko atentatu ankerrena izan zen: nire begien aurrean 102 zibil hil eta 300 zauritu zituzten; lagunak eta alderdikideak ospitalera eraman behar izan nituen. Izugarria izan zen”. Twiterreko profilean, atentatu horri erreferentzia egiten dion irudia dauka: Ankara 10.10.2015, koadro beltz batean.

Ankarako atentatua izan eta hiru astera egin dira hauteskundeak. Zer nolako balorazioa egiten duzue emaitzez?
Testuinguruaz hitz egin beharko genuke lehenik eta behin. Ezinbestekoa da ulertzeko zergatik egon den horrelako aldea ekainaren 7ko eta azaroaren 1eko hauteskundetako emaitzen artean, hau da, zergatik bost hilabeteko epean aldatu diren gauzak hainbeste. Tentsioa eta jazarpena izugarriak izan dira. HDP jomugan izan da. Eta bost hilabeteotan 400 lagun hil dituzte, gehienak zibilak, umeak barne. Gobernua da hilketa hauen erantzulea eta inork ez du ikerketarik egin.

Aldizkari bat itxi dute. Aurreko astean ere hainbat komunikabide itxi zituzten…
Bai.Zentsuraz eta adierazpen askatasun ezaz hitz egin behar da. Oposizioaren aldeko komunikabideak itxi dituzte eta komunikabide ofizialek badakigu noren aldeko kanpaina egin duten. Baldintza horiek ez dagozkio demokrazia bati.HDPk ezin izan du kanpainarik egin. Ankarako atentatuaren ostean bertan behera gelditu zen gure kanpaina. Beraz, argi dago baldintzak ez direla berdinak izan denentzat.

AKP Justizia eta Garapenaren alderdiak, hala ere, ekainean baino 4 miloi boto baino gehiago eskuratu ditu.
Ekainean inoizko emaitza okerrenak lortu zituzten eta horren ostean estrategia zeharo aldatu zuen AKPk. Emaitzak ulertzeko, izua hartu behar da aintzakotzat. Ekainean ustelkeria salatzeko etxean geratu zirenen botoa aktibatu dute orain; orduan , herritarren kezka ekonomia zen baina orain indarkeria da kezka. Bost hilabete hauetako indarkeriaren ostean, herritar batzuek ustez egonkortasuna bermatuko duen alderdi bat lehenetsi dute. Gobernuaren mezu horrekin egin dute bat. Erdoganek, botoak eskuratzeko, kurduen kontrako jazarpena indartu du eta horrela beste alderdien botoak bereganatu. Estrategia aldaketa argi bat egon da. Ekainean ez bezala, sistema presidentzialistaren erreforma aipatu ere ez dute egin orain; arreta indarkerian jarri dute. Erdoganek bestalde, ez du koaliziorik eratu ekaineko bozez geroztik. Ezegonkortasun mezu bat zabaldu du: “Ez badugu botere absolutua, herrialdea egoera ezegonkor batean egongo da”.

AKPk 317 eserleku eskuratu ditu. Konstituzioa aldatzeko berriz, 330 eserleku behar zituen. Zer egingo du orain Erdoganek?
Erdoganek sistema presidentzialista ezarri nahi du bere boterea handitzeko eta eskumen gehiago izateko. Konstituzioa aldatu behar du horretarako eta emaitzak ikusita ezin izango du hori egin. AKP, beraz, saiatuko da oposizioko alderdiren baten sostengua bilatzen baina ez dut uste lortuko duenik. Erreferenduma egitea da beste aukera baina uste dugu bozetan haren alde egin dutenetako askok ez luketela galdeketa batean sistema presidentzialista babestuko; hortaz, ez dut uste erreferendumera deitzera arriskatuko denik. Datozen urteetan iritzi hori eraldatzen saiatuko dela uste dut.

HDPk berriz, miloi bat boto galdu ditu ekainarekin alderatuz.
HDPren kontrako jazarpena izugarria izan da; gure hautagai asko kartzelan daude, gure kontrako atentatuak izan dira eta hala ere, ordezkaritza lortu dugu legebiltzarrean: %10eko langa gainditu dugu. Kurdistanen botereari eutsi diogu. Erdoganek beraz, ezin du han agindu, bertakoekin ez bada. HDPk eskualdean duen indarra ere handia eta hori oso inportantea da; herritarren mugimendu bat gara eta eskualde osoan giltzarri gara. Eskualde honen egonkortasuna ez da lortuko gurekin ez bada. HDP giltzarria da horretarako. Turkian benetako demokrazia ezartzeko ere ezinbestekoak gara. Oso alderdi plurala gara. Askoren batasuna da gure indarra. Hortik egin nahi dugu iraultza Turkian. Ez ditugu zatiketaren tesiak babesten, turkiarren eta kurduen arteko zatiketarenak. Jugoslavian eta Sirian badira adibideak zatiketa horiek nora eramaten gaituzten ikusteko. Ezin da gizartea polarizatu. Zer nolako etorkizuna nahi dugu Turkiarentzat? Hori da galdera.

Irregulartasunak salatu dituzue. Iruzurra egon al da?
Nazioarteko begiraleek berek kritikatu dute zein baldintzetan egin diren bozak. Bozkalekuak militarizatuak egon dira, poliziaz eta soldaduz beteak, tankeak atarietan. Bozkaleku askotan ez da behatzailerik izan eta oposizioko alderdietako ordezkariek ezin izan dute kontaketan parte hartu. Estatuaren presiopean bozkatu behar izan dute herritarrek. Alderdian gertaera guztiak ikertzen ari gara: Bozkaleku askotan ez da behatzailerik izan eta oposizioko alderdietako ordezkariek ezin izan dute kontaketan parte hartu. Estatuaren presiopean bozkatu behar izan dute herritarrek. Alderdian gertaera guztiak ikertzen ari gara: batez ere, bozkaleku askotan botoak zenbatu aurretik sinatu zituztelako aktak eta horrek noski botoak manipulatzeko aukera ematen duelako. Hautestontzi batzk zabaldu aurretik botoak jada zenbatuta zeuzkaten. Oso susmagarria da. Leku batzuetan botoak berriz zenbatzeko eskatu dugu: izan ere, oso alde txikiagatik galdu dugu: Mersinen 98, Tuncelin 198, Antalyan 1000, Erzurumen 4000, Ardahanen 4968. Ikerketa bat egin behar da.

Kurdistanen protestak daude. Zein da egoera?
Diyarbakirren, Hakkarin, Sirnaken eta beste leku batzuetan protestak daude. Gobernuaren kontrako manifestazioak dira eta erantzun militarra sekulakoa da: Kurdistan soldaduz eta poliziaz beteta dago: 100000 militar bidali dituzte.

Anuncios

Comentarios

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

#StopErdogan

CONFERENCIA 2017 DESAFIANDO A LA MODERNIDAD CAPITALISTA

CONFERENCIA 2017 DESAFIANDO A LA MODERNIDAD CAPITALISTA

INTERNAZIONALISMOAREKIN BAT

Síguenos en Twitter

DATATIK SARRERAK

noviembre 2015
L M X J V S D
« Oct   Dic »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Blogen datu estatistikoak

  • 93,983 ikusiak

Introduce tu dirección de correo electrónico para seguir este Blog y recibir las notificaciones de las nuevas publicaciones en tu buzón de correo electrónico.

Únete a otros 722 seguidores

A %d blogueros les gusta esto: